Orria : Estudioa

Estudioa

Mendieta y Goiatxe arkitektura estudioak hogeita bost urte baino gehiagoko esperientzia du eraikuntza arloan.

Proiektuak idazten eta mota guztietako obrak zuzentzen dihardugu, bai eraikuntza berriak bai eraikinen birgaikuntzan egoitza, hezkuntza, kultura eta merkataritza arloko. Era berean, urbanizazioak diseinatzen ditugu eta era guztietako txosten teknikoak egiten ditugu, Eraikinen Ikuskapen Teknikoa (ITE) barne, etab.

Gure arkitektura estudioa Arrasateko (Gipuzkoa) hirigune historikoan dago.

Gure jardueraren zati handi bat inguruko herrietan egiten da, nahiz eta gure bizitza profesionalean zehar hainbat tokitan proiektuak burutu ditugun, hala nola Donostian, Gasteizen, Iruñean, Huescan, etab…

Alberto Mendieta Sagasta

    Edurne Goiatxe Goñi